Familia bitartekaritza

Familia bitartekaritza

familia-de-la-mano-de-papel

NAFARROAKO GOBERNUKO FAMILIA BITARTEKARITZARAKO ZERBITZUA

Bi profesionalek gauzatzen dute programa:
  • Psikologoa eta familia-bitartekaria
  • Abokatua eta familia-bitartekaria


JARDUERA

Nafarroako Gobernuaren baliabide publikoa da, familiak babestu eta haiei laguntzeko. Gizarte zerbitzu espezializatu bat da, ez bermatua, baina seme-alaben jagoletza gurasoen bizikidetza hausten den kasuetarako arautzen duen 3/2011 Foru Legeak –martxoaren 17koa– zerbitzu hori eman beharra dagoela agintzen du.

Familia-bitartekaritza prozedura boluntario bat da, elkarrizketaren bidezko konponbidea bilatzen duena familiako kideen arteko gatazka bat sortuz gero, auzibidera jo behar izan gabe.

Familia Bitartekaritzarako Zerbitzuak familiaren esparruan konpontzen ditu gatazkak, prozesu boluntario eta konfidentzial batean; horrela, alderdien arteko komunikazioari zabaltzen zaio bidea denontzako asegarri izanen diren akordioak lortzeko, eta betiere familia-taldearen beharren arreta ziurtatuta. Oro har, familiaren elkarbizitzari buruzko kasuetan laguntzen du zerbitzuak, baina egoera gehienak bikote baten haustura eragindakoak izaten dira: banantzeak, dibortzioak, izatezko bikoteak.




ZER ESKAINTZEN DU?

  • Zerbitzu azkarra da, bai eskaeran, bai prozesuan zehar.
  • NAFARROAKO GOBERNUAK dohainik eskaintzen duen zerbitzua da.
  • Praktikoa, behar zehatzetara doitzen da, bai eta pertsonek kasu bakoitzean bizi duten unera ere.
  • BESTELAKO EREMU BAT eskaintzea dugu helburu.

HELBURUAK

  • Familia-harremanak berrantolatzea
  • Erantzukizuna itzultzea gatazkaren alderdiei
  • Elkarlana lortzea bi alderdietatik
  • Gatazkak ebazteko prozesua arintzea
  • Familiei laguntzea aldaketa-prozesuetan
  • Seme-alaben beharrak izatea erreferentzia gisa

NORENTZAT DA?

  • Jada bereizita dauden bikoteentzat, akordio berriak lortu behar badituzte
  • Banantzea edo dibortziatzea erabaki duten bikoteentzat
  • Seme-alabengan eragiten duten prozesuetan dauden bikoteentzat
  • Familia-gatazkak izanez gero, honako hauei lotuta:
    • Anaia-arrebak, gurasoak eta seme-alabak
    • Adinekoak eta mendekotasuna duten pertsonak
    • Adingabeak eta gazteak

ONURADUNAK

Zerbitzuaren onuradun izateko, Nafarroako Foru Komunitatean izan behar du ohiko bizilekua gatazkaren bi alderdietako batek gutxienez.

Familia Bitartekaritzaren Zerbitzuak eskaerari erantzunen dio, eta biztanleria guneen ezaugarriak eta haietatik eratorritako beharrak aztertuta, deszentralizatu egin daiteke prestazioa. Gaur egun Iruñean eta Tuteran ematen da.

Iruña – Abejeras kalea, 1.
Tutera - Gayarre kalea, 8.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Zerbitzuaren bidez kudeatzen du programa hori Kamirak. Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Lehendakariordetzari lotutako erakunde bat da.

Lehiaketa publiko bidez adjudikatzen da zerbitzua. 2009tik kudeatzen du Kamirak, eta une honetan lizitazio-prozesuan dago.


Zerbitzua abiatu zenetik izandako eskaeren bilakaeraren grafikoa

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR