Joko-mendekotasun Patologikoa Prebenitzeko Programa

Joko-mendekotasun Patologikoa Prebenitzeko Programa

asociacion-aralar

JOKO-MENDEKOTASUN PATOLOGIKOA PREBENITU, ERREHABILITAZIORAKO LAGUNTZA EMAN ETA BERRERORIKOEI AURRE EGITEKO PROGRAMA

ARALAR Nafarroako Ludopata Elkarteak prebentzioa, laguntza eta errehabilitazioa eskaintzen dizkie ausazko jokoekin arazoak izan ahal dituzten guztiei eta beren senideei.

Elkartearen barruan, programak joko-mendekotasun patologikoa prebenitzeko, errehabilitaziorako laguntzarako eta berrerorikoak ez gertatzeko garatzen dituen zerbitzu profesionalak eskaintzen ditu KAMIRAK.

Programa aurrera eramateko, hiru profesionalen laguntza du Kamirak: bi psikologo eta gizarte-langile bat.

ARALAR ELKARTEAREN HELBURUAK

1
Ausazko jokoek eragindako pertsona guztiei laguntza ematea, izan jokalari patologikoei, izan beren senideei.
2
Ausazko jokoek jendeari, oro har, eta, zehazki, mendekotasunean erortzeko arrisku-egoeretan egon daitezkeenei eragin diezazkieketen arazoei buruzko informazioa ematea eta prebentzioa lantzea.
3
Jendea joko patologikora bideratzen duten baldintza eta egoerak, bai pertsonalak, bai sozialak, ikertzea, baita mendekotasun hori garatzen eta mantentzen dutenak ere.
4
Umeak eta gazteak joko patologikoaren mendekotasunean erortzea prebenitzea; era berean, teknologia berriak erabiltzeko jokabide egokiak sustatzea haiengan, mendekotasuna sortzeko iturri izan baitaitezke.

PROGRAMAREN BIDEZ GAUZATZEN DIREN JARDUERAK

1
INFORMAZIOA, AHOLKULARITZA ETA ORIENTABIDEA
2
PSIKOLOGIA- ETA HEZKUNTZA-LANAK ETA ERREHABILITAZIO-LANAK ARTATZEA, BAI BANAKA, BAI TALDEKA
  • Telefono bidezko arreta harrera egiteko eta informazioa emateko.
  • Elkarrizketak harrera egiteko eta informazioa emateko.
  • Elkarrizketak balorazioa eta diagnostikoa egiteko.
  • Elkarrizketak jarraipena egiteko eta egoera sendotzeko.
(Bi talde bereizitan egiten da lan hori: I Taldea, jokoa uzteko autolaguntza; II Taldea, garapen pertsonalerako eta berrerorikoak prebenitzeko)

  • Autolaguntza-taldea senide eta laguntza ematen pertsonentzat.
  • Sozializazio eta lankidetzarako jardunaldiak elkarteko pertsonen artean.
  • Ikastaroak monitoreak eta boluntarioak prestatzeko.
  • Informazio-saioak: beste entitate, zentro eta zerbitzuekin lankidetzan eta koordinazioan egindako hitzaldia.
  • Jendeari, oro har, informazioa emateko mahaia (urrian egiten da beti)
  • Sozializazio eta lankidetzarako jardunaldiak elkarteko pertsonen artean (lau egiten dira urtean).
  • Informazio-materiala hedatzea.
3
UME ETA GAZTEAK JOKOAN ETA ON-LINE JOKOAN ERORTZEA PREBENITZEA
4
IKERKETA, SENTSIBILIZAZIOA ETA PARTE-HARTZE SOZIALA
 


Azken urtean
arreta zuzena
jaso dutenak

235pertsona
 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR