Txolin ludoteka (Berriozar)

Txolin ludoteka (Berriozar)

Ludoteca Txolin de Berriozar

TXOLIN LUDOTEKA

KAMIRAko bi profesionalek kudeatzen dute ludoteka, eta titulu hauek dituzte:

  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentzia, Bigarren Hezkuntzako irakasleak prestatzeko masterra eta, abian, Pedagogiako ikasketak.
  • Arte Ederretako lizentzia eta, abian, Haur Hezkuntzako irakasle-graduko ikasketak.

Gainera, aisialdiko titulua dute bi profesionalek.

Ludoteken helburu nagusia, jolasaren eta sorkuntzaren bidez, haurren garapen osoan eragina izatea eta esku hartzea da, eta, horretarako, garrantzi berezia ematen diegu berdintasunari, bizikidetzari, errespetuari, elkartasunari eta sormenari, besteak beste.

Adinaren eta hizkuntzaren arabera banatzen ditugu taldeak, eta gai bat lantzen dugu hilabete bakoitzean, ikasturteak irauten duen bitartean, arratsaldez. 0tik 12 urtera bitarteko haurrak jolasteko guneaz gain, badira gurasoak prestatzeko eta informatzeko guneak ere.

LUDOTEKAKO JARDUERA MOTAK

Ludotekako jarduera nagusia jolas librea da, eta horretarako prestatuta daude txokoak eta materialak: mozorroak, agertokia, mahai-jokoak, pintatzeko txokoa, irakurtzeko txokoa, eraikitzeko txokoa…

Esan bezala, jolas libreaz gain, taldeak adinaren eta hizkuntzaren arabera banatu, eta jarduera gidatuak proposatzen ditugu, hilabete bakoitzeko gaiarekin lotuak, haurren interes eta motibazioak kontuan izanda. Taldeetan, askotariko jarduerak antolatzen ditugu –haurren behar eta interesen arabera, beharrezkoak diren aldaketak egiten ditugu–: eskulanak, ginkanak, tailerrak (sukaldaritza, artea, masajeak eta erlaxazioa, txotxongiloak, kamishibai teknika, emozioak…), gorputz-espresioa, ingurua esploratzeko eta ezagutzeko irtenaldiak, dantzak, jolas herrikoiak, zinema… Eduki horien bidez, haurren garapen osoa sustatu nahi dugu, eta balioak transmititu: laguntasuna, ingurumenaren errespetua, ohitura osasungarriak…

LUDOTEKAKO ARAU OROKORRAK

1
Puntualtasuna oso garrantzitsua da, haurrak berandu iristeak eragina izan baitezake programatutako jardueretan. Horregatik, jarduera hasteko ordua igaro eta 15 minutura, haurrek ezingo dute parte hartu.
2
Gaixo dauden haurrak ezingo dira joan ludotekara, eta, zorririk badute, begiraleei jakinaraziko diete, berehala.

3
Jolasa “librea” den orduetan, haurrak nahi dutenean sartu eta irtengo dira, eta begiraleak ez dira arduratuko sartu-irtenez.
4
Sakelako telefonoak eta beste tresna elektroniko batzuk (MP4, iPod, PSP...) ludotekatik kanpo jolasteko utziko dira, haurrek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko.

ORDUTEGIAK

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR