Hiri-kanpamentuak


Hiri-kanpamentuak


Gaur egun, hiri-kanpamentu hauek kudeatzen ditu Kamira Sozietate Kooperatiboak:

  • Berriozarko hiri-kanpamentuak, gaztelaniaz eta euskaraz
  • Berriobeiti Zendeako hiri-kanpamentuak, gaztelaniaz eta euskaraz
  • Atarrabiako hiri-udalekuak, gaztelaniaz

Era berean, beste erakunde batzuendako kudeaketa-lanak egin ditu Kamirak:

  • Noaingo San Miguel Haur eta Lehen Hezkuntzako institutu publikoko guraso-elkartearen hiri-kanpamentuak, gaztelaniaz
  • Itza Zendeako hiri-kanpamentuak, gaztelaniaz

Udalek kudeatzen dute izen-ematea, eta haiek zehazten dituzte izena emateko epeak eta onartutakoen zerrendak.

Lana eta familia bateragarri egin beharrari erantzuten diete hiri-kanpamentuek, eta haurrak jolasteko eta garatzeko lekuak ere badira. Eskola-egutegiko oporraldietan izaten dira: pazko-astean, udan eta Eguberrietan. Gai jakin baten inguruan antolatzen ditugu jolasak, eta, haien bidez, balioak, parte-hartzea eta sormena sustatzen ditugu. Hirigunean zein landa-eremuan izaten dira, eta haurrak egunero itzultzen dira etxera; alde horretatik, haurrak ekartzeko eta eramateko ordutegia malgua da, lana eta familia errazago egiteko bateragarri.

Informazio interesgarria

4tik 12 urtera bitarteko haurrek har dezakete parte kanpamentuetan; bereziki, dagokion udalerri edo zendean erroldatutakoek.

Bi multzotan banatzen ditugu taldeak, haurren adinaren arabera: 4tik 6 urtera bitarteko bat, eta 7tik 12 urtera bitarteko bat.

Urtean, batez beste, aisialdiko 22 profesional aritzen dira hiri-kanpamentuak dinamizatzen.

2015ean, honakoa izan zen hiri-kanpamentuetako parte-hartzea:

UDALERRIA PARTE HARTU ZUTEN HAURRAK
Berriobeiti Zendea 252
Atarrabia 90
Berriozar 125

Udalek lehiaketa publiko bidez esleitzen dituzte kanpamentuak.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies