Kamiran lan egiten duten profesionalak
KAMIRAK ZAINDU EGITEN ZAITU
Kamirak zaindu egiten zaituzte: zu eta zuk gehien maite dituzunak
Gizarte-ekimeneko Nafarroako lehenengo kooperatiba da KAMIRA, baita handiena.
2006ko otsailean, gizarte-arloko zenbait pertsonak beren ideia eta ahaleginak bat egin zituzten, partaide bakoitzak berea sentitzen zuen kooperatiba bat sortzeko asmoz. Horrelaxe sortu zen Kamira Gizarte Ekimeneko Sozietate Kooperatiboa.
130 profesional baino gehiagok osatzen dute Kamira, haurrak, gazteak, emakumeak, helduak eta familiak hezteko, babesteko, aholkatzeko eta laguntzeko prest. Kalitateko zerbitzuak ematen ditugu: gizarteari oro har eta, bereziki, erakunde publiko eta pribatuei.
Kalitateko zerbitzuak ematen ditugu: gizarteari oro har eta, bereziki, erakunde publiko eta pribatuei.
Kamira erreferentziazko erakundea da zerbitzuen sektorean, laguntza eta prebentziozko babesa emateko jardunbide egokiei esker
Askotariko zerbitzuak eta ekipamendua kudeatzen ditugu: besteak beste, haur-eskolak, ikastegiak, orientazio-zerbitzuak, prebentzio-zerbitzuak eta babes-zerbitzuak.
Xedea
ENPLEGUA ETA AUTOENPLEGUA SUSTATZEN DUGU
Gizarte-ekimeneko kooperatiba bat gara, eta enplegua eta autoenplegua sustatzen dugu, zerbitzu psikosozialak, hezkuntza-zerbitzuak eta zerbitzu komunitarioak emanda, bi ikuspegitatik: batetik, prebentzioaren eta pertsonen garapen osoaren sustapenaren ikuspegitik eta, bestetik, gizartea berez garatzeko eta hobetzeko babesaren ikuspegitik. Gurekin lan egiten duten pertsona eta kolektiboen, administrazio publikoen eta erakunde pribatuen beharrak kontuan izanik egiten dugu zerbitzu, talde-lan profesionalaren bidez, esku hartzeko hainbat sektoretan, eta gure lanaren zeharkako ardatzak kalitatea, berrikuntza, langileekiko ardura eta balio kooperatiboak dira.
Ikuspegia
ERREFERENTZIAZKO ERAKUNDEA ZERBITZUEN SEKTOREAN, JARDUNBIDE EGOKIEI ESKER
Gure balioekin koherente izanik, Kamira Sozietate Kooperatiboa zerbitzuen sektorean erreferentziazko erakundea izatea nahi dugu, eta, horretarako, jardunbide egokiak aplikatzen ditugu gure zerbitzuen onuradunen behar eta eskariei aurrea hartzeko eta/edo horiek sustatzeko laguntza eta babesa emateko, kalitateko enplegua sortzeko, talde-lanean aritzeko, erakundearen barneko kudeaketa-sistemak ezartzeko eta gizarteari oro har eta, bereziki, erakunde publiko eta pribatuei kalitateko zerbitzuak emateko