Norentzat?
Zerbitzua Nafarroako Foru Komunitateko pertsonentzat da, baldin eta honako talde hauetakoren batean sartzen badira:- Adopzioari buruzko interesa duten pertsonak edo familiak, tramiteak hasi baino lehen (Adopzioaren aurreko prestakuntzako ikastaroak).
- Egokitasun-ziurtagiria jaulkia eta adopzio-espedientea tramitazio-fasean –bai protokolo publiko bidez, bai ECAI bidez (Itxaroten tailerrak)– duten familiak edo pertsonak.
Zerbitzu hori jasotzeko, jo hona:
Nafarroako Gobernuko Adopzioaren eta Familia-harreraren Atala.Abejeras kalea 5-7-9
31007 Iruña (Nafarroa)

ADOPZIOAREN AURREKO PRESTAKUNTZA
Deskripzioa
Adopzioaren aurreko prestakuntza eskaintzen duen zerbitzu bat da, adopzioari buruzko interesa duten pertsonentzat; bi motatako prestakuntza-jarduera daude, adopzio-prozesua dagoen unearen arabera eta prestakuntza derrigorrezkoa izatearen arabera:
- Adopzioaren aurreko prestakuntzari buruzko ikastaroa, derrigorrezkoa, ezinbestez egin behar dena egokitasun-balorazioa eskatu aurretik. Sei saio, bakoitza bi ordukoa, ostiral eta larunbatetan, elkarren segidako hiru asteburutan
- Itxaroten tailerra, aukeran egitekoa, adopzio-espedientea tramitazio-fase aurreratuan duten familientzat, hau da, Egokitasun-ziurtagiria jaulkia izanik ere –bai protokolo publiko bidez, bai ECAI bidez– adingabea esleitu gabe daudenentzat.
Lau saio, bakoitza bi ordukoa, egun batean, astero, elkarren segidako lau astetan.
Tailerrak monografikoak dira, eta, besteak beste, honako gai hauek jorratzen dituzte: familiaren egokitzapena, jatorrien komunikazioa, behar bereziak dituzten haurren adopzioa, adoptatutako pertsonen nerabezaroa, eta abar.

Adopzioaren aurreko prestakuntzak bi helburu nagusi ditu, honako hauek, hain zuzen:
- Ematea, Nafarroako Foru Komunitatean adoptatu nahi duten familiei, zenbait baliabide adopziozko guraso gisa izanen dituzten errealitate berriei aurre egiteko, adingabeen integrazio sozio-familiarra errazteko eta babesik gabeko egoerak eta/edo gatazka sozialak prebenitzeko.
- Ahalbidetzea Nafarroako Gobernua arrakasta-berme handiagoa lor dezan egindako adopzioetan, prebentzioari begirako baliabide izanik.
Modu eraginkorrean bete daiteke adingabeak pertsona gisa garatzeko duen eskubidea, betiere haren behar moral eta pertsonal guztiak asetzen dituen ingurune familiar batean; adingabe bat adoptatuko duten familien kasuan, adopzio horrek gaitasun espezifiko bat behar du erresilientzia- eta erreparazio-eremuak prestatzeari begira; eremu horretan jorratuko dira, besteak beste, adoptatutako adingabearen berezko beharrak, adopzioa bera, haren arrazoiak, familia biologiko bat egotea edo jatorrien komunikazioa.
Talde teknikoa
- Psikologoa
- Gizarte-langilea
- Administraria
Horiek guztiak adingabea babesteari buruzko ezagutza eta esperientzia izanik, bai eta nazioko zein nazioarteko adopzioak dituen ezaugarrien ezagutza ere. Gainera, taldearen profesionaletako batek koordinatzaile-lana egiten du Nafarroako Gobernuko Adopzioaren eta Familia-harreraren Atalaren aurrean.
Zerbitzu
horren onuradunak
2015ean zehar
'Adopzioaren aurreko prestakuntza'-ko ikastaroetan aritu diren
'Itxaroten' tailerretan aritu diren