Kamira haur-eskolak
Kamira haur-eskolak 4 hilabetetik 3 urtera bitarterako haurrendako udal-eskola publikoak dira. Zeharka kudeatzen ditugu, eta batzuk elebidunak dira (gaztelania, euskara eta ingelesa).
- KAMIRAk eskola biziak sortzen ditu, eta eskola bakoitzeko profesionalen, haurren eta familien arteko lankidetza sustatzen du. Kamira haur-eskola bakoitzak bere historia eta nortasuna du, baina, denetan ala denetan, profesionaltasun-maila handia dago, eta haurren gaitasun eta aukeretan sinesten dugu.
- KAMIRAko kideok sinetsita gaude haurrek beren ikaskuntza eraikitzen dutela. Horregatik, haurrei espazio bat eskaintzea da gure helburu nagusietako bat, ikasteko, egiteko, harremanak izateko eta aurrera egiten dutela sentitzeko gogoa areagotzen, antolatzen eta estimulatzen laguntzeko. Badakigu haur bakoitzak gaitasun, interes eta erritmo jakin batzuk dituela, eta hezitzaileok errespetatu egiten ditugu, eta haien garapena sustatzeko baliatzen.
- Gure proposamen pedagogikoaren esparruan, KAMIRAko kideok funtsezkotzat dugu JOLASA, haurrek asko ikasten baitute jolasean
- KAMIRAko kideok uste dugu haurrek autonomia izan behar dutela jaiotzen direnetik, eta, hori dela eta, espazio seguruak eskaintzen dizkiegu, mugitzeko askatasuna emateko eta, horrela, garapen psikomotor eta intelektuala estimulatzeko.
“Pertsona orok behar ditu norbait arduratu egiten dela eta garrantzia ematen diola frogatzen dioten bizipen konkretuak; bereziki, haurrek. Horrela handitzen da konfiantza; alegia, autonomia izateko eta mundua esploratzeko gogoa izateko oinarria”