Bi foru-legek arautzen dute gure jarduna.
5/2006 FORU-LEGEA, apirilaren 11koa, Nafarroako kooperatibei buruzko 12/1996 Foru Legea aldatzekoa, gizarte-ekimeneko kooperatiben araubidea gehitzeko xedearekin
14/2006 FORU-LEGEA, abenduaren 11koa, Nafarroako kooperatibei buruzkoa (78. artikulua: “Gizarte-ekimeneko kooperatibak”).
Kooperatibatzat hartuko dira, edozein motatakoak izanda ere, sozietatearen helburua ondoko hauetako bat duten irabazi asmorik gabeko kooperatibak:
- Haurren eta gazteen babesarekin zerikusia duten laguntza arloko gizarte zerbitzuak ematea, zaharrei laguntza ematea, hezkuntza berezia, minusbaliotasuna duten pertsonei laguntza ematea, gutxiengo etnikoei, errefuxiatuei, babestu politikoei, partekatu gabeko familia-zamak dituzten pertsonei, preso ohiei, alkoholikoei eta toxikomanoei laguntza ematea eta haiek gizarteratzea.
- Edozein motatako gizarte bazterkeria jasaten duten pertsonen laneratzea helburu duten jarduera ekonomikoak garatzea eta, oro har, merkatuak asetzen ez dituen gizarte beharrei erantzutea”.