Adopzioaren aurreko prestakuntza

ADOPZIOAREN AURREKO PRESTAKUNTZA

Deskripzioa

Adopzioaren aurreko prestakuntza eskaintzen duen zerbitzu bat da, adopzioari buruzko interesa duten pertsonentzat; bi motatako prestakuntza-jarduera daude, adopzio-prozesua dagoen unearen arabera eta prestakuntza derrigorrezkoa izatearen arabera:

  • Adopzioaren aurreko prestakuntzari buruzko ikastaroa, derrigorrezkoa, ezinbestez egin behar dena egokitasun-balorazioa eskatu aurretik. Sei saio, bakoitza bi ordukoa, ostiral eta larunbatetan, elkarren segidako hiru asteburutan
  • Itxaroten tailerra, aukeran egitekoa, adopzio-espedientea tramitazio-fase aurreratuan duten familientzat, hau da, Egokitasun-ziurtagiria jaulkia izanik ere –bai protokolo publiko bidez, bai ECAI bidez– adingabea esleitu gabe daudenentzat.

    Lau saio, bakoitza bi ordukoa, egun batean, astero, elkarren segidako lau astetan.

    Tailerrak monografikoak dira, eta, besteak beste, honako gai hauek jorratzen dituzte: familiaren egokitzapena, jatorrien komunikazioa, behar bereziak dituzten haurren adopzioa, adoptatutako pertsonen nerabezaroa, eta abar.

Adopzioaren aurreko prestakuntzak bi helburu nagusi ditu, honako hauek, hain zuzen:

  • Ematea, Nafarroako Foru Komunitatean adoptatu nahi duten familiei, zenbait baliabide adopziozko guraso gisa izanen dituzten errealitate berriei aurre egiteko, adingabeen integrazio sozio-familiarra errazteko eta babesik gabeko egoerak eta/edo gatazka sozialak prebenitzeko.
  • Ahalbidetzea Nafarroako Gobernua arrakasta-berme handiagoa lor dezan egindako adopzioetan, prebentzioari begirako baliabide izanik.

Modu eraginkorrean bete daiteke adingabeak pertsona gisa garatzeko duen eskubidea, betiere haren behar moral eta pertsonal guztiak asetzen dituen ingurune familiar batean; adingabe bat adoptatuko duten familien kasuan, adopzio horrek gaitasun espezifiko bat behar du erresilientzia- eta erreparazio-eremuak prestatzeari begira; eremu horretan jorratuko dira, besteak beste, adoptatutako adingabearen berezko beharrak, adopzioa bera, haren arrazoiak, familia biologiko bat egotea edo jatorrien komunikazioa.

Talde teknikoa

Bi espezialistek eratzen dute lantaldea; eginkizun osagarriak egiten dituzte lana burutze aldera. Honako premisa hauei erantzuten die elkarrekin aritze horrek: haien eginkizun profesionalen garapenaren helburu diren ikuspegia eta misioa, partekatutako helburuak, lehentasunak zehaztea eta lan komunak eta espezifikoak planifikatzea planteatutako helburuak lortzeari begira, norabide anitzeko komunikazio arina denen artean, ardura propioak beren gain hartzea eta besteen ardurekiko begirunea, eta abar.
Behar bezala funtziona dezan, honako profil profesional hauek osatzen dute adopzioaren aurreko taldea:
  • Psikologoa
  • Gizarte-langilea
  • Administraria

Horiek guztiak adingabea babesteari buruzko ezagutza eta esperientzia izanik, bai eta nazioko zein nazioarteko adopzioak dituen ezaugarrien ezagutza ere. Gainera, taldearen profesionaletako batek koordinatzaile-lana egiten du Nafarroako Gobernuko Adopzioaren eta Familia-harreraren Atalaren aurrean.
51pertsonak

'Adopzioaren aurreko prestakuntza'-ko ikastaroetan aritu diren

49pertsonak

'Itxaroten' tailerretan aritu diren

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies