Familia-gaietan esku hartzeko zerbitzua

Familia-gaietan esku hartzeko zerbitzua

SIF-Kamira-Profesionales-del-Servicio-de-Intervencion-Familiar


Haurrak sustatzeko, laguntzeko eta babesteko jardueren esparruan, Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Garapen Komunitarioko Sailaren barruko zerbitzu bat da familia-gaietan esku hartzeko zerbitzua, haur eta familiendako lehen mailako laguntza-programaren barruan dagoena.

Familia-gaietan esku hartzeko zerbitzuaren mandatua familiak elkarrekin segi dezan saiatzea da, adingabeek familiartean eta beren ingurunean segitzeko eta, horrela, babesgabetasun-egoera arin eta neurrizkoak eta gizarte-gatazkak arintzeko, haurren eta nerabeen garapen eta ongizatea galarazten baitute.

Bigarren mailako prebentzioaren esparruan lan egiten du zerbitzuak, eta familiaren indarguneetan jartzen du arreta; gurasoen garapen pertsonal eta soziala sustatzeko gaitasunak garatzea bultzatzen du, eta babes-iturri eta -baliabideak sustatzen ditu.

Programen bidez esku hartzen du zerbitzuak, arlo hauetan:

  • Gurasoen gaikuntza.
  • Familia-osagarria.
  • Zalantzazko diagnostiko edo pronostikoa duten egoerak.
  • Nerabeen autonomia eta emantzipazioa.

2015ean egindako lana

Erabiltzaile kopuruaren bilakaera
Espedienteen kopuruaren bilakaera 2006tik 2015era bitartean

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR