Europa Programa


2006tik, oso gai garrantzitsutzat jo du Kamira Gizarte Kooperatibak ikaskuntza-trukeak egitea Europar Batasuneko punta-puntako beste herrialde batzuekin.

Haiei esker, Europako beste bazterretan hezkuntza ez-formalaren alorrean sortzen edo egiten diren jardueren gaineko ikuspegi zabalagoa du Kamirak. Halaber, lankidetza sustatzen da atxiki berriko herrialdeekin, tresnak eta lan-metodologiak partekatuta. Proiektu berriak garatzeko eta badauden proiektuak hobetzeko, bai toki, bai nazio, bai nazioarteko mailan, balio dute, beraz, trukeek.


  • PEOPLE & PLACES (2013-2015)

    2 urteko iraupena izan zuen proiektuak, eta Europako ondoko 6 herrialdeekin gauzatu zen: Holanda, Estonia, Errumania, Turkia, Italia eta Lituania. Belaunaldien arteko hezkuntzan oinarritu zen, eta bakoitzaren eskualdeak eskaintzen duen arte-produktu bat aurkeztea zuen helburu. GRUNDTVIG programa sektorialak finantzatu zuen, “Ikaskuntza Elkarteak” ekintzaren barruan. Proiektuaren koordinatzaileetako bat izan zen Kamira, Holanda eta Estoniarekin batera, eta galdeketak egiteaz eta haien emaitzak aztertzeaz arduratu zen. Horrez gain, Nafarroari buruzko dokumental bat egin zuen. Nafarroako kultura arloko hainbat abesbatza eta bandaren laguntzari esker konposatu zen dokumentalaren soinu-banda. 100 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten jardueran, eta Berriozarko musika eskolan gauzatu zen.
  • FICE NAZIOARTEKOA ERAKUNDEAREN KONGRESUA BELGRADEN

    FICE Nazioartekoa erakundearen azken kongresuan parte hartu zuen Kamirak, Belgraden, FICE ESPAINIA ordezkatuta. Hainbat bileratan parte hartu zuen, gogotsu, zeinetan FICE Nazioartekoaren plan estrategikoa (2015-2020) jorratu baitzen.

    2015EKO OTSAILA. FICE ESPAINIA-K EUROCHILD ERAKUNDEAREKIN BAT EGIN, ETA “OPENING DOORS” KANPAINA (ADINEZ TXIKIKOEN DESINSTITUZIONALIZAZIOAREN ALDEKOA ESTATU ESPAINIARREAN) BULTZATUKO DU.

    EUROCHILD: Haur eta gazteen ongizatea eta eskubideak sustatu nahi ditu Europan. Europako 35 herrialdetako 160 erakunde eta pertsonak baino gehiagok osatutako sarea gara. Gure lana Haurren Eskubideen aldeko Nazio Batuen Hitzarmenean oinarritzen da. www.eurochild.org

    OPENING DOORS

    2016KO MARTXOAK 2-3. “OPENING DOORS” KANPAINARI ATXIKITAKO NAZIOETAKO KOORDINATZAILEEN ARTEKO BILERA, BRUSELAN, EUROCHILD ERAKUNDEKO BATZORDE BETEARAZLEA ETA EUROPAR BATZORDEKO ADITU-TALDEA BURU IZAN ZIRELA

  • OPENING DOORS KANPAINA

    Erakundearen egiten jakitea (know-how) eta aldaketarako erakusten duen indarra sendotzen ditu “Opening doors” kanpainak. Haurren ongizatea eta eskubideak ez dira erabat aintzat hartzen herrialde guztietan, gabeziak daudelako babes-sisteman, eta egoera horien gaineko informazioa izateko bide ematen du kanal horrek. Izan ere, egoitza-zentroekiko mendekotasun handia dago, baita zerbitzu komunitarioen garapen urria ere, familiei laguntzeko; halaber, instituzionalizazioarekiko alternatiboak diren familientzako zerbitzuak ere urriak dira, eta kalitate eskasekoak, gainera.

    “Opening doors” kanpainaren eskutik iristen den informazioa fidagarria da, benetan eta egiaz ezagutzen baitute horretan aritzen diren pertsona eta erakundeek zer aldatu behar den politikan, praktikan eta finantzazio-eredu eta -ildoetan. Aurrendaritzat jotzen gaituzte sektorean, aholkularitza ematen baitiegu gobernuei eta benetako esperientzia baitugu haur zein familiei zuzendutako kalitateko zerbitzuen garapenean. Nazio mailako kanpainei atxikitako bazkideen ahaleginari esker –benetako eragina egiten baitute politiketan, legerian eta baliabideen esleipenean–, zerbitzuek kalitate handiagoa izatea lortu da.

    Nazio mailako adituak eta Europa mailako erakundeak elkarrekin harremanetan jar daitezen dago taldea ("Eurochild-eko zuzendaritza-batzordea”) Bruselan. Kanpainaren ahaleginak sendotzeko, batetik, eta, bestetik, kanpaina bera zein nazio mailako bazkideen lana agerikoagoak egiteko ildo komun bat bultzatzea da helburua. Europako aditu-taldearen eskutik aritzen da taldea kanpainaren ordezkari gisa, egoitza-zerbitzuak izatetik zerbitzu komunitarioagoak izatera egin beharreko igarotzea (www.deinstitutionalisation.com) sustatzeko. Aditu horiek bermatu egiten dute kanpainak eragina izango duela haurren eskubideak (minusbaliotasunen bat duten haurrenak eta babes-sistemetan daudenenak) errespetatzeko funts europarrak kudeatzeko ardura dutenengan.

    Halaber, “Opening doors” kanpainaren interesak ordezkatzen dituzte ESIF (European Structural and Investment Funds) erakundearekin, elkarrizketa egituratuta sortzen baita Europar Batzordearekin. Horrez gain, aditu-taldeak bermatu egiten du DI-k presentzia handia izatea Europako Parlamentuan eta Europar Batasuneko zuzendariek kide diren estatuek erreformaren alde egin dezatela presionatzea.

    Kanpainaren bitartez, esperientziak eta ezagutzak trukatzeko aukera izango dute nazio mailako bazkideek zein nazioartekoek. Kanpaina, beraz, prestakuntza-jarduera, bilera eta hitzaldien bidez abiatuko da, eta hori oso osagai garrantzitsua izango da. Beste alderdi batzuk ere bildu litzake, hala nola ezarritako helburua (DI) defendatzeko eta berari laguntzeko argudio ekonomikoak sendotzea, bata, edo, bestea, ebaluazio eta ikuskaritza egokia eratzea, funtsak nola eramaten diren praktikara ezagutzeko.


FICE NAZIOARTEKOAREN BAZKIDEA

Zer da FICE?


FICE Nazioartekoaren kidea eta FICE Espainia atalaren ordezkaria da, Europan, Kamira Gizarte Kooperatiba.

Gaztelaniazko siglak dira FICE: Federación Internacional de Comunidades Educativas (Hezkuntza Komunitateko Nazioarteko Federazioa).

FICE Nazioartekoa 1948an sortu zen, Trogen-en (Suitza), UNESCOren babesean. Harremanak izaten ditu UNESCO, UNICEF, Europako Kontseilua eta ECOSOC erakundeekin. Halaber, Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Taldea izeneko gobernuz kanpoko erakundearen kidea da, baita ENSAC erakundearena ere.

Irabazi asmorik gabeko entitateek osatutako sarea da FICE, arrisku-egoeran dauden haurren eta beren familien bizi-kalitatea hobetzea helburu duena; horretarako, familia-laguntzako ereduak eta harrera komunitarioa sustatzen ditu, baita egoitza-harreraren kalitatea hobetu ere. 30 herrialdetako entitateak daude, eta bost kontinenteetan ditu atalak: Amerika, Afrika, Europa, Asia eta Ozeania.

Sare globala da FICE, arriskuko edo gizarte-bazterketako egoeretan dauden haur, nerabe eta gazteak artatzeko alorrean lan egiten duten pertsona eta erakundeek osatutakoa.


FICE ESPAINIA

FICE Espainia 2010ean sortu zen, eta FICE Nazioartekoaren Espainiako atala da (Federación Internacional de Comunidades Educativas /Hezkuntza Komunitateko Nazioarteko Federazioa). Arrisku-egoeran dauden edo arrisku-egoeran egon litezkeen haur eta gazteak modu integralean artatzeko helburua, eta egoitza Espainian, duten entitate guztiei zabaltzen dizkie ateak federazioak. FICE Espainiaren estatutuak FICE Nazioartekoaren betekizunari egokitzen zaizkio. 8 autonomia erkidegotako irabazi askorik gabeko entitateek osatzen dute FICE Espainia:

  • Kamira Gizarte Kooperatiba (Nafarroa)
  • Fundación Plataforma Educativa (Katalunia)
  • Faim - Fundación para la Atención Integral del Menor (Aragoi)
  • Fundación Alia (Galizia)
  • Agintxari Gizarte Ekimeneko Kooperatiba (Euskadi)
  • Asociación Vasija (Gaztela-Mantxa)
  • Fundación Avalonia (Kanaria Handia)
  • Fundación Nazaret (Balear Uharteakl)
  • Fundación Nazaret (Islas Baleares)

http://fice-es.org/


  • “GALWAY SCHOOL 2015 CHILD RIGHTS IN PRACTICE AND RESEARCH" KONGRESUA

    Abenduaren 1etik 4ra (2015). Kamira S. Kooperatiboak parte hartu zuen kongresuan

PARTE-HARTZEA

Kamirak parte hartutako proiektu europarrak


  • DAPHNE III:
    Haur, gazte eta emakumeen aurkako bortizkeria prebenitu eta borrokatzea zein biktima eta arrisku-taldeak babestea helburu dituen programa espezifikoa. Proiektua Staffordshiren (Erresuma Batua) garatu zen, FCVRE fundazioarekin (Valentziako Erkidegoa) eta FAVIDE elkartearen (Valentzia) laguntzarekin.
  • DAPHNE III: “WIP”. WOMEN INFORMATION POINT
    Sevillako Udalaren laguntzarekin.
  • POCTEFA
    Espainia-Frantzia-Andorra arteko Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboa, integrazio ekonomiko eta soziala gauzatzen laguntzen duten ekintzak helburu dituena, batez ere desoreka handiak agertzen dituzten mugaldeetan. Garraio- eta komunikazio-azpiegiturak hobetzea ere du helburu.
  • “ACTIVATING THE INACTIVE YOUTH PERSON, KURESSAARE, SAAREMAA UHARTEA (ESTONIA)
    Nazioarteko ikastaroa hezkuntza ez-formaleko alorrean gazteekin lan egiten duten profesionalentzat. 4.3 ekintza, Europar Batasuneko Gazteak Ekinean izeneko programaren esparruan kokatutakoa.
  • “YOUNG MUSIC IN EUROPE”
    Gazteak Ekintzan izenburuko Gazteria Programaren 4.4 ekintza. Lankidetzan aritu da Vienako (Austria) “Multicultural Network” elkartearekin, eta Liverpooleko (Erresuma Batua) “Home Grown” musika-ekintzaren sustatzailea izan da, baita Napoliko (Italia) izenekoarena ere. CD musikal baten ekoizpena, errealizazioa eta edizioa ditu helburu proiektuak, egoera zailak pairatzen dituzten herrialde desberdinetako gazteen eskutik. Denon artean komentatuko da emaitza, gero, parte-hartzaileak (gazteak zein arduradunak) Vienan bildu, eta iritziak trukatuko baitituzte.
  • GAZTE-TRUKEEI BURUZKO PRESTAKUNTZA-TOPAKETA
    Europako esparruaren barruko Gazteak Ekintzan izenburuko Gazteria Programaren 1 ekintza, Gaztela-Mantxako lankidetza-fundazioak antolatutakoa.
  • EUROPAKO BOLUNTARIOTZA-ZERBITZUARI BURUZKO PRESTAKUNTZA-TOPAKETA
    Europako esparruaren barruko Gazteak Ekintzan izenburuko Gazteria Programaren 1 ekintza, Gaztela-Mantxako lankidetza-fundazioak antolatutakoa.
  • LANGILE-TRUKEAK ASBL-EREKIN (BRUSELA, BELGIKA), , GRUNDTVIG EUROPAR PROGRAMAREN BABESEAN


    Belgikako entitate bateko profesionalek eta Kamirakoek bisitak egin dizkiote elkarri elkarteetara. Helburua ezagutzak, lan-metodologiak eta teknikak partekatzea da, baita etorkizuneko proiektuetan elkarrekin aritzeko aukera uztartzea ere.

    2015ean, “PROIEKTU PILOTUA” izeneko lehiaketara aurkeztu zen Europako Parlamentuan, FICE Espainia elkartearen eskutik, eta FICE Europaren laguntzarekin. “Etxea Proiektua”.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies